Virgilio Oinetakoetan familia osoaren oinak janzten ditugu. 18 tailatik 46ra arteko oinetakoekin lan egiten dugu. Gure dendan, modelo eta kolore desberdineko eskaintza zabala aurkituko duzu, zure zein etxeko txikitxoen beharrak asetzeko.
Gure produktu guztiak marka hoberenekoak dira.
Historia pixka bat...
Oinetakodenda, Virgilio Gonzálezek sortu zuen 1922. urtean, urte batzuz ofizioa ongi ikasten ibili eta gero, Elizondon bere kabuz denda txiki bat ireki zuen, urtetara, gaur egungo dendara pasatu zen.
Urte luzez, neurrira egindako oinetako eta botak egiten ibili zen zapataria, baita oinetakoen konponketara. Gerora oinetakoen salmentarekin hasi zen, konponketa lanetarako tailer txiki bat utziz.
Hirugarren belaunaldiak jarraitzen dugu gaur egun etxeko negozio honetan, ilusioz lan egiten dugu gure bezeroei tratu hoberena eskainiz.